Ekintzak

SOLASALDIA JESÚS SOTÉSEKIN

16/12/2018 SOLASALDIA JESÚS SOTÉSEKIN

Gonbit egiten dizugu Euskal Irudigileak elkarteak antolatuko duen urteko azken solasaldira. Aldi honetan Jesús Sotés bazkidea izango dugu gurekin. Jesús Sotések (Iruñea, 1969) elkarrekin konbinatu ditu sektore editorialeko eta publizitate sektoreko lanak, eta hainbat enkargu egin ditu erakunde hauentzat: Hermès Paris, British Airways, Pepsi (Txina), Adobe, The Observer, Radio Times eta, besteak beste, Playboy Magazine. […]

PATXI PELAEZEKIN SOLASALDIA

22/11/2018 PATXI PELAEZEKIN SOLASALDIA

Euskal Irudigileen solasaldiekin jarraituz, oraingoan animatzaile, ilustratzaile eta komikigile den Patxi Peláez entzuteko aukera izango dugu. Animazioarekin erlazionatutako proiektu anitzetan parte hartu du bere ibilbide profesionalean, zehazki pertsonaien diseinuan espezializatuz. Hasiera batean Dibulitoon ekoizle independentearekin eta geroago freelance modura, azken 20 urteetako sektorearen bilakaera gertutik ezagutu du. Hainbat ipuin egin ditu ilustratzaile gisa, ipuin hauek […]

SOLASALDIA, KOMAGATA, MOSQUERA & EUSKAL IRUDIGILEAK

17/11/2018 SOLASALDIA, KOMAGATA, MOSQUERA & EUSKAL IRUDIGILEAK

Hitzaldiaren ordutegia: larunbata, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna Jauregiko auditorioan. Eskatu hemen hitzaldira joateko gonbidapena: [email protected] HITZALDIA “Sobre el papel” YOLANDA MOSQUERA (Ilustrazioaren Euskadi Saria 2018) / KATSUMI KOMAGATA / ELISABETH PÉREZ (Euskal Irudigileak). Hizpide hartuko dugu ilustratzailearen, editorearen eta profesionalen elkarteen papera gaur egungo editorialen munduan. Euskal Irudigileak elkarteak bere funtzioaz, aktibismoaz eta jarduerez […]

IKASTAROA KATSUMI KOMAGATA

17/11/2018 IKASTAROA KATSUMI KOMAGATA

Azaroaren 17an larunbata eta 18an igandea.Tailerraren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Euskalduna Jauregiko Auditorioa. Guztira 12 ikastordu. Prezioa: 60€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat / 70€ bazkide ez direnentzat ERRESERBATU HEMEN ZURE PLAZA HEMEN “La Segunda Sorpresa” Zerbait gertatzea espero ez dugunean sentitzen den sentsazioa edo zirrara. / Ustekabeko gertakari bat. Eta berdin ilustrazioarekin. Hitzaldia […]

Solasaldia Raquel Alzate eta Alex Orberekin

05/10/2018 Solasaldia Raquel Alzate eta Alex Orberekin

Badatoz berriro Euskal Irudigileen solasaldiak. Urriaren 5an, ostirala arratsaldeko 19:00etan. TORRENE ARETOAn izango da KOMIKIA erakusketaren inaugurazioa,Bizkaiako Foru Aldundiak antolatuta, Getxoko Kultur Aretoa eta Euskal Irudigileen elkateko laguntzarekin. Han izango dira Raquel Alzate eta Alex Orbe, aukera paregabea gure Komikiaren historiari buruz hitz egiteko bi protagonistekin.  2001. eta 2002. urteetan, Raquel Alzatek euskal mitologiari buruzko […]

SOLASALDIA MIKEL ANTEROREKIN

SOLASALDIA MIKEL ANTEROREKIN

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Mikel Antero animatzaile, irakasle, ilustratzaile eta istoriogilearekin arituko gara. Mikel Anterok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. KunstHal-en lan egin du, Irungo goi mailako diseinu eta animazio eskolan. Errealizadore bezala aritu da eta ekoizpen osteko lanak ere egin ditu PAUSOKA edo EL TERRAT bezalako […]

BEKAK EUSKAL IRUDIGILEAK 2018-André Letria

31/05/2018 BEKAK EUSKAL IRUDIGILEAK 2018-André Letria

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien zortzigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, hamar lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik. Aurten André Letria irudigile eta liburu argitaratzailea gonbidatu dugu mintegia ematera. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren  21an bukatzen da.     Datak: 2018ko maiatzaren 31a eta ekainaren […]

IKASTARO ETA MINTZALDIA: «ILUSTRAR LA SÁTIRA CONTRA LA CENSURA» XIMO ABADIAREKIN

18/05/2018 IKASTARO ETA MINTZALDIA: «ILUSTRAR LA SÁTIRA CONTRA LA CENSURA» XIMO ABADIAREKIN

2018ko maiatzaren 18an Ximo Abadia irudigilea ekarriko dugu BilbaoArtera gure urteko ikastaroa eta mintzaldia bat eman ditzan, «Ilustrar la sátira contra la censura» titulupean. Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (ikastaroa) eta 19:00etan (mintzaldia). Mesedez eskatzen dizuegu orduan agertzea, ikastaroari ahalik eta denbora gehien eskaintzeko. Lekua: Fundación BilbaoArte Fundazioa (Urazurrutia Kalea, 32, Bilbo, Bizkaia) Prezioa: 30 € […]

Txoriak buruan. Solasaldia Rocio Arayarekin.

27/04/2018 Txoriak buruan. Solasaldia Rocio Arayarekin.

Badatoz berriro Euskal Irudigileen solasaldiak, aldi honetan egungo ilustratzaile kezkatuenetako batekin: Rocio Araya. Bilbon jaioa 1982an, Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hezkuntzako Master bat egin zuen 2010ean. Ilustratzaile autodidakta, bere prestakuntza sakontzeko hainbat ikastaro egin ditu Violeta Lopíz, Roger Olmos eta Rotraut Susan Berner bezalako ilustratzaileekin. Solasaldian bere ibilbidea aztertuko dugu eta […]

TOPAKETA RAISA ÁLAVA ETA FERNANDO VÁZQUEZ SORTZAILEEKIN.

10/03/2018 TOPAKETA RAISA ÁLAVA ETA FERNANDO VÁZQUEZ SORTZAILEEKIN.

TOPAKETA IRUDIKAREN EGOITZAK IRABAZI DITUZTEN RAISA ÁLAVA ETA FERNANDO VÁZQUEZ SORTZAILEEKIN. Larunbata, martxoak 10 | 19:00 | Zuloa liburu-denda Raisa Álava eta Fernando Vázquez dira Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionaleko egoitzen lehen irabazleak. Irudika topaketaren lehen edizioa iazko udazkenean egin zen Gasteizen. Raisa Álava ilustrazio atalean atera zen garaile Popol Vuh proiektuarekin, eta Fernando Vázquez errealizadore […]